Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK. BERDEAK. GORRIAK. ZURIAK

2022-05-13 08:20

BERDE eta URDINAK

HERNANI-ERENOTZU-URNIETA (D-35) 11,- km ▲▲

Eguna: 2022eko maiatzaren 13an

Ordua: 08:20an

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Hernanira trenez iritsi ondoren, geltoki ondoko bidexkatik jetxiko gara eta Santio bidea hartuko dugu aurrena. Bidegurutzera heltzean ordea, bide hori eskubitara utzi eta aurrez aurre dugun bidetik joko dugu, Osinaga deitzen den auzotik. Berehala aurkituko ditugu marka txuri eta urdinak eta beraiei jarraituz egingo dugu ia ibilbide guztia. Aurrez aurre izango ditugu hasieran Adarra eta Onddi mendiak eta Urumearen bestaldean Zikuñagako lantokiak aurrena eta Oronarenak geroxeago. Seinaleei kaso eginez joango gara eta Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi sagardotegien ondotik igaroko gara..Aldapatxo bat igo ostean, Ereñozu auzoko Lastaola Berri baserritik zehar jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte. Otsua-enea sagardotegi ondotik igaro eta han goitik beherako bidea hartu eta segidan, ezkerrera egingo dugu ahalik eta Besabitik Urnietako geltokira doan bidearekin bat egiten dugun arte. Handik berehala Urnietan bukatuko dugu ibilaldia. ▲▲

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURI eta GORRIAK 

5 PARQUES DE DONOSTIA (P-15) 12,- km ▲

Eguna: 2022eko maiatzaren 13an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Okendoko kultur etxe aurrean.

Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Okendoko kultur etxearen ataritik aterako gara. Handik Kristinaenea parkera egingo dugu aurrena. Parke hori zeharkatu ondoren, Amara auzotik Morlansera pasa eta Aietekora igoko gara. Jarraian, Etxadi auzotik zehar Puiokora. Handik, Jesuitinen ikastetxe ondotik pasa, Pagola auzotik zehar jeitsi eta Matia Fundazioaren egoitzetatik igaro ondoren, Seminarioko parkea gurutzatuko dugu. Ondoren, Muntotik behera eginez, Pio Baroja edo eta Duque de Baena kaletik jeitsi eta Miramar parkea zeharkatu ondoren, Donostia erdian bukatuko dugu ibilaldia. ▲

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información