Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK ____ GORRI eta URDINAK

2021-07-09 08:00

ZURI eta BERDEAK

ATAUN (SAN MARTIN)-SAN GREGORIO-SAN MARTIN-LAZKAO-BEASAIN (G-09)  13,9 km  ▲▲

Eguna: 2021ko uztaliaren 09an

Ordua: 08:00etan

Irteera: RENFE- Norteko geltokian

Distantzia: 13,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Lehenbizi trenez Beasainera eta ondoren mikrobusa hartu eta Ataun S. Martinera joango gara. Agauntza ibaia ondoko bidetik abiatuko gara Ataun S. Gregoriora seinale txuri-gorri eta berdeei jarraituz. Karobia, Sara etxea, errota, dorretxe bat eta Joxe Migel Barandiaranen museoa ikusiko ditugu bidean. Errepideatik bestealderantz pasako gara San Gregorion eta mendi bidea hartuko dugu. Basoan zehar itzuliko gara berriro Ataun S. Martinera. Gero, Agauntza ibaiaren ondoko bidetik berriz ere, Lazkaora helduko gara lehenbizi eta Beasainera gero.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
Hemendik aurrerako ibilaldietan, ahal bada, pintxoa jateko aukera izango da.

GORRI eta URDINAK

ZESTOA-IRAETA-IBAÑARRIETA- ERMITA DE SAN LORENZO-ZUMAIA (U-08)  10,1 km   ▲▲

Eguna: 2021ko uztailaren 09an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Autobusaren geltokian

Distantzia: 10,1 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusez iritsiko gara Zestoara. Urola trenaren bidegorrira egingo dugu eta bertatik joko dugu Iraetara. Gero, auzoaren erdiko bidetik ekin, bidegurutzean eskubiko bideari heldu,eta gorantz hasiko gara. Lehenbiziko aldapa pikoa igo eta bidegurutzean eskubiko bidetik (Menditxiki ) ipintzen duenetik jarraituko dugu. Artea etxaldetik pasa ondoren Ibañarrietara iritsiko gara. Handik, ermitaren atzekaldean dagoen xendatik, seinale txuri eta horiei jarraituz “bloke fabrikara”jeitsiko gara eta segidan San Lorentzo ermitara igoko. Ondoren, seinaleei erreparatuz, Beduara bideko errotondara helduko gara, Zumaiara doan bidea hartu eta bertara ailegatuko gara beti ere marka txuri eta horiei jarraituz.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan. Hemendik aurrerako ibilaldietan, ahal bada, pintxoa jateko aukera izango da.

 

 

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak: 

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du. 

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean.

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.

 
 
 
 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información