Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK ---- GORRI eta URDINAK

2025-08-08 08:00

ZURIAK eta BERDEAK

IRUN - GURUTZE (Barruko Santiago bidetik) - OIARTZUN (B-07) 

12,2 KM ▲▲

Eguna: 2025eko abuztuaren 8an

Ordua: 08:20an

Irteera: Easo plazan, Euskotren geltokian

Distantzia: 12,2 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Topoa hartuko dugu Irunera iristeko. Han, Lapitz auzora zuzenduko gara. Auzoa  zeharkatu eta, beti ere Santigo bidearen seinaleei jarraituz, Gurutze auzora helduko gara eta bertatik ondoren, Oiartzunera arteko bidea egingo dugu.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK eta URDINAK

IGELDO - ZAKURTEGIA - ORIO (K-13) 10,8 KM ▲▲

Eguna: 2025eko abuztuaren 8an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Boulevard, dbus 16 autobuseko geltokian

Distantzia: 10,8 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Bulebarren elkartuko gara Igeldoko kanpinera igotzeko. Oriorako bidea hartu eta gutxira, zakurtegira markatzen duen bidea hartuko dugu. Bertatik pasa eta aurrerago dagoen autopista azpiko tuneletik igaro ondoren gertu dagoen bidegurutzean eskubiko bidetik,

Oria ibaiaren bihurguneak ikusiz, Oriorantz dioen bidean aurrera jarraituko dugu. Autopista azpitik pasa eta baserri baten ingurura arteko aldapa igo eta gero, goitik behera errotondara helduko gara. Han, hondartzara doan bidetik zehar iritsiko gara Oriora.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información