2025-08-08 08:00
ZURIAK eta BERDEAK
IRUN - GURUTZE (Barruko Santiago bidetik) - OIARTZUN (B-07)
12,2 KM ▲▲
Eguna: 2025eko abuztuaren 8an
Ordua: 08:20an
Irteera: Easo plazan, Euskotren geltokian
Distantzia: 12,2 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Topoa hartuko dugu Irunera iristeko. Han, Lapitz auzora zuzenduko gara. Auzoa zeharkatu eta, beti ere Santigo bidearen seinaleei jarraituz, Gurutze auzora helduko gara eta bertatik ondoren, Oiartzunera arteko bidea egingo dugu.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRIAK eta URDINAK
IGELDO - ZAKURTEGIA - ORIO (K-13) 10,8 KM ▲▲
Eguna: 2025eko abuztuaren 8an
Ordua: 08:25ean
Irteera: Boulevard, dbus 16 autobuseko geltokian
Distantzia: 10,8 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Bulebarren elkartuko gara Igeldoko kanpinera igotzeko. Oriorako bidea hartu eta gutxira, zakurtegira markatzen duen bidea hartuko dugu. Bertatik pasa eta aurrerago dagoen autopista azpiko tuneletik igaro ondoren gertu dagoen bidegurutzean eskubiko bidetik,
Oria ibaiaren bihurguneak ikusiz, Oriorantz dioen bidean aurrera jarraituko dugu. Autopista azpitik pasa eta baserri baten ingurura arteko aldapa igo eta gero, goitik behera errotondara helduko gara. Han, hondartzara doan bidetik zehar iritsiko gara Oriora.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.