2024-03-08 08:00
ZURIAK eta GORRIAK
ANDOAIN - LEIZARAN - KANALAK - MANDABIETA - BILLABONA (T-15) 16 KM ▲▲▲
ZURIAK eta GORRIAK
Eguna: 2024ko martxoaren 8an
Ordua: 08:05ean
Irteera: Norteko tren geltokian (Renfe)
Distantzia: 16 km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Andoainera trenez iritsi ondoren, Leizarango Plazaola bidera zuzenduko gara. Bertatik aurrera egin eta Kanaletara seinalera (eskubitara) heltzean, bide horretatik jarraitu eta Leizaran ibaiaren gaineko zubi batetik igaro ondoren, pista bidetik goruntz abiatuko gara. Lehenbiziko kanala eskubitara utzi eta igotzen segiko dugu (marka txuri eta horiak jarraituz) bigarren kanalera eta Praixkuren bordara iritsi arte. Bertan Mandabietara adierazten duen bideari jarraiki, bost bat kilometro egingo ditugu beti ere kanalaren ondotik ibiliz. Ondoren, goitik behera segi eta Mandabietako bidegurutzera helduko gara. Han, Billabona dioen gezia kontuan hartu eta berari segika A15-aren gaineko zubitik igaro, bizpahiru baserri atzean utzi eta Fleming Herri Eskolaren ondotik zehar, iritsiko gara azkenik Billabonako erdigunera.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
URDINAK eta BERDEAK
DONOSTIA - MUNTO - MIRAMON PARKEA - AIETE (D-20) 12 KM ▲
Eguna: 2024ko martxoaren 8an
Ordua: 08:50ean
Irteera: Easo plazan, geltokiaren aurrean
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Easo plazan elkartuko gara. Eskailera mekanikoetatik abiatuz eta San Roke auzotik gora eginez eta Muntotik jarraituz Aiteko parkera helduko gara aurrena. Handik, Aleman ikastetxea pasa eta Miramongo parkeko ibilbideari ekingo diogu. Anfitetrora iristean, urmaelera jeitsiko gara, zubitxotik igaro eta aurrera egingo dugu eskailerak dauden tokira arte. Eskubirantz doan xendabidetik igo eta bide asfaltatura helduko gara. Aurreraxeago “bide berria” dioenetik jarraitu eta zubi berritik aurrera eginez Illunbetik datorren bidean aurkituko gara. Zertxobait aurrerago, berriro behetik gora egin eta “Ikusi” ondotik igaro ondoren, Mando erreka dioen bidexkatik jarraitu eta hotel berrira aterako gara. Ondoren, “ botaniko sarrera”-tik Arbideko dorreetara. Jarraian, industrialdeari bira eman, eta parke teknologikoaren bukaeratik pista bidean sartu eta bertatik jarraituko dugu. Gero, ezkerrera egin eta Culinary aldera igo ondoren, urbanizazio berrietara helduko gara. Segidan, Katxola baserria ikusi ondoren, topalekura itzuliko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.