Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2023-08-11 08:00

ZURIE eta URDINak

RECORRIDO NO HABITUAL POR DONOSTIA (D-36) 12,- km ▲▲

Eguna: 2023eko abuztuaren 11an

Ordua: 08:50ean

Irteera: Antiguako Matia kaleko San Sebastian Parrokiaren aurrean

Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Antiguako Matia kaleko Parrokiaren aurrean elkartu ondoren, Palazio kaletik abiatu eta berehala ezkerretara dagoen etxe arteko aldapatik igoko gara eta jarraian Heriz kaletik Seminarioko parkera egingo dugu. Hau goitik behera zeharkatu ondoren Matia aldera doan bidegorria hartuko dugu, baina Gurutze auzoaren behekaldean eskubitara dagoen xendatik Lorea auzora jeitsiko gara. Matiako Errezola etxearen ondotik igaro, Lugaritzeko geltoki aurretik pasa eta eskubitara doan bidegorrian aurrera egingo dugu harmaila batzuek aurkitu arte. Haietatik gora igo eta laster tranpaldo bat ikusiko dugu eta haren ondoan bidexka eta maila batzuek. Gora egin eta Pagola auzora doan errepidea baino lehenxeago xenda estu batetik joango gera, eta errepidera BM dendaren parean azalduko. Errepidea gurutzatu eta Miramongo `parkea zeharkatuko dugu Ilunbera iritsi arte. Gero, Hospitaletara doan errepidea zebrabidetik gurutzatu eta Zorroagara helduko gara. Handik goitik behera egine, ,hipika ondotik igaro eta Loiola auzoan emango diogu bukaera gure ibilaldiari.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 BERDE eta GORRIak

IRUN-XANTALEN HIRUGURUTZETA-OLA-FIKOBA (K-20) 10,4 km ▲▲

Eguna: 2023eko abuztuaren 11an

Ordua: 08:20tan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 10,4km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Topoa hartuko dugu Irunera iristeko. Han, udaletxe alderantz joango gara lehenbizi eta Xantalen ermitara ondoren. Jarraian, gorantzako bideari ekingo diogu Aiako Harrien ingurua aurrez aurre dugularik. Bidean ezker eta eskubi zigi-zaga ibili ondoren, Irugurutzeta mehategi zaharretako labeetara jeitsiko gara. Gero, Ola sagardotegitik igaro eta bidegorriari jarraituz,Irungo auzo batzuk zeharkatu eta azkenik Ficobara helduko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 


 



 
 
 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información