2026-05-15 08:00
ZURIAK eta BERDEAK
ANDOAIN - LEITZARAN - KANALAK - MANDABIETA - BILLABONA
(T-15) 16 KM ▲▲▲
Eguna: 2026ko maiatzaren 15ean
Ordua: 07:50ean
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Helmuga: Andoain
Distantzia: 16 km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Andoainera trenez iritsi ondoren, Leizarango Plazaola bidera zuzenduko gara. Bertatik aurrera egin eta Kanaletara seinalera (eskubitara) heltzean, bide horretatik jarraitu eta Leizaran ibaiaren gaineko zubi batetik igaro ondoren, pista bidetik goruntz abiatuko gara. Lehenbiziko kanala eskubitara utzi eta igotzen segiko dugu (marka txuri eta horiak jarraituz) bigarren kanalera eta Praixkuren bordara iritsi arte. Bertan Mandabietara adierazten duen bideari jarraiki, bost bat kilometro egingo ditugu beti ere kanalaren ondotik ibiliz. Ondoren, goitik behera segi eta Mandabietako bidegurutzera helduko gara. Han, Billabona dioen gezia kontuan hartu eta berari segika A-15 aren gaineko zubitik igaro, bizpahiru baserri atzean utzi eta Fleming Herri Eskolaren ondotik zehar, iritsiko gara azkenik Billabonako erdigunera.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRIAK eta URDINAK
ZUMARRAGA - AZKOITIA (U-04) 14,8 KM ▲
Eguna: 2026ko maiatzaren 15ean
Ordua: 07:50ean
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Helmuga: Zumarraga
Distantzia: 14,8 km
Zailtasuna: ▲
BAZKARIA: 13:30 Iturri jatetxean
AZALPENA
Norteko geltokian Zumarragara doan trena hartuko dugu. Han Urola trenaren ibilbidean dagoen bidegorria hartu, Aizpurutxotik igaro eta hainbat tunel eta zubi zeharkatu ondoren, Azkoitiraino iritsiko gara. Bazkaltzera gelditzeko aukera izango da.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.