Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta BERDEAK ---- GORRIAK eta URDINAK

2026-05-15 08:00

ZURIAK eta BERDEAK

ANDOAIN - LEITZARAN - KANALAK - MANDABIETA - BILLABONA

(T-15)  16 KM ▲▲▲

Eguna: 2026ko maiatzaren 15ean

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Helmuga: Andoain 

Distantzia: 16 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Andoainera  trenez iritsi ondoren, Leizarango Plazaola bidera zuzenduko gara. Bertatik aurrera egin eta Kanaletara seinalera (eskubitara) heltzean, bide horretatik jarraitu eta Leizaran ibaiaren gaineko zubi batetik igaro ondoren, pista bidetik goruntz abiatuko gara. Lehenbiziko kanala eskubitara utzi eta igotzen segiko dugu (marka txuri eta horiak jarraituz) bigarren kanalera eta Praixkuren bordara iritsi arte. Bertan Mandabietara adierazten duen bideari jarraiki, bost bat kilometro egingo ditugu beti ere kanalaren ondotik ibiliz. Ondoren, goitik behera segi eta Mandabietako bidegurutzera helduko gara. Han, Billabona dioen gezia kontuan hartu eta berari segika A-15 aren gaineko zubitik igaro, bizpahiru baserri atzean utzi eta Fleming Herri Eskolaren ondotik zehar, iritsiko gara azkenik Billabonako erdigunera.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK eta URDINAK

ZUMARRAGA - AZKOITIA (U-04) 14,8 KM ▲

Eguna: 2026ko maiatzaren 15ean

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Helmuga: Zumarraga

Distantzia: 14,8 km

Zailtasuna: ▲

BAZKARIA: 13:30 Iturri jatetxean

AZALPENA

Norteko geltokian Zumarragara doan trena hartuko dugu. Han Urola trenaren ibilbidean dagoen bidegorria hartu, Aizpurutxotik igaro eta hainbat tunel eta zubi zeharkatu  ondoren, Azkoitiraino iritsiko gara. Bazkaltzera gelditzeko aukera izango da.

 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.


Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información