Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ____ BERDE eta URDINAK

2024-05-03 08:00

ZURIAK eta GORRIAK

TOLOSA - LIZARDIREN OROIGARRIA - DAMAITURRI - TOLOSA (T-22)  7 KM ▲▲▲

Eguna: 2024ko maiatzaren 3an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Distantzia: 7 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Trenez Tolosara iritsi ondoren, geltokitik ezkerretara hartu eta berehala, tunel baten azpitik zehar S. Esteban auzoan aurkituko gara. Han, Illibia baserri ondotik aurrera egin eta laster, asfaltuzko bide estu batetik gora egin eta gero, AHTren bidea ikusten den errepidera aterako gara. Jarraian, dagoen bidegurutzean eskubiko bidetik Pikoaga baserrira helduko gara. Ondoren, ezkerreko bidetik Korteta deritzan landetxera hartuko dugu. Bi bide ikusiko ditugu aurrez aurre eta gu eskubikotik joanez Mutitegi baserrietara iritsiko gara. Han aldapa gora berriro, bidezidor batetik aurrena eta pista zabalagotik ondoren jarraitu, eta Lizardiren oroigarria izango dugu aurrez aurre. Gero, Damaiturrirako bideari ekingo diogu. Bidezidor estuan aurrera goazela, Lizardiren bostpasei olerki irakurri eta egurrezko zubitxo bat pasatu ostean aurkituko gara bertan. Jarraian berriro Lizardiren oroigarrira itzuli, eta goitik behera hasi eta laster, eskubiko bidea hartuko dugu berriro Korteta landetxera heltzeko. Ondoren, joaneko bide beretik jeitsiko gara Tolosara. 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta URDINAK

IRAETA - ZESTOA - LASAO - AZPEITIA - LOIOLA - AZKOITIA  (BAZKARIA / COMIDA) (U-07)  16,2 KM ▲▲

Eguna: 2024ko maiatzaren 3an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Autobus geltokian (UK01)

Distantzia: 16,2 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusez joango gara Iraetara. Bertan, Urolako trenaren bideari ekingo diogu bidegorritik, aurrena Zestoatik eta gero, Lasaotik igaro ondoren, Azpeitira iritsi arte. Han, ibaiaren ondoko bidetik jarraituz joango gara Loiolaraino. Jarraian berriro trenaren bidegorriari helduko diogu eta horrela iritsiko gara Azkoitiara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información