Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK. BERDEAK. GORRIAK. ZURIAK

2021-05-21 08:50

URDINAK

HERRERA-MENDIOLA-ULIA-DONOSTIA (P-19) 9,5 km ▲▲

Eguna: 2021eko maiatzaren 21ean

Ordua: 08:20etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 9,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Topoan joango gara Herreraraino. Herri Ametsa ikastolaruntz egingo dugu eta haren eskuinetik Mendiolara joango gara. Aldamenean utziz, bide zidorretatik Platako Faro aldera gerturatuko gara eta ibilbide zirkular baten ondoren berriro Herri Ametsara heldu arte. Jarraian, Ulia zeharkatu eta azkenik Donostiara iritsiko gara. 

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK

DONIBANE-JAIZKIBEL-DONIBANE (B-06) 11,5 km ▲▲▲

Eguna: 2021ko maitzaren 21ean

Ordua: 08:20an

Irteera: Gipuzkoako plazan, Pasai Donibane E01 zenbakidun autobusaren geltokian

Distantzia: 11,5 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Autobusez Donibanera iritsi eta bertako plazatik pasa ondoren, Kalaburtsatik (Alabortza) Jaizkibelera doan bideko aldapa igoko dugu. Errepidera iristean, ezkerretara jo eta Mitxintxola mendatera helduko gara.

Talaiko bidea jarraituz, eta Londres baserritik pasa ondoren, lehenengo dorrera iritsiko gara. Tontorreko bidezigorrari segitu eta bigarrenera helduko gara. Hemen bi bide daude. Bata kantina aldera eta bestea Guadalupetik San Juana doan pista. Itzuleran, Lord Jhon gotorlekutik igaroko gara eta jarraian San Juana jeitsiko gara.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK

DONOSTIA (Easo)-LASARTE-ZUBIETA-ANDATZA (falda)-SAN ESTEBAN-USURBIL (D-28) 11,5 km ▲▲

Eguna: 2021eko maiatzaren 21ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 11,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Lasartera trenez iritsi ondoren, Zubieta auzora egingo dugu. Bertatik igaro eta Astiazaran sagardotegitik aurrera dauden Donejakue bideko seinaleak aurkitzen ditugunean, haiei jarraiki, mendiko pista batetik gora abiatuko gara. Laster, errauztegi berriaren aurrera helduko gara. Aurrera egingo dugu beti ere gezi horiei jarraituz eta aldapa pikoa igoaz. Mendi bideak asfaltozkoarekin bat egingo du eta ondoren, antena handi bat dagoen eremura iritsiko gara. Han, Santio bideko seinaleak utzi eta bidegurutzean, eskubiko pistatik aurrera joango gara Andatzatik datorren pista nagusiarekin bat egin arte. Jarraian, urdin eta laranja koloreko markak izango ditugu bidelagun eta horrela goitik beheraka jeitsiz, lehenbizi Puela baserrira eta ondoren Igartzazabalera helduko gara. Segidan, S. Esteban auzotik igaro eta azkenik Usurbilen bukatuko dugu gure txangoa.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK

DONOSTIA (Anoeta)-HERNANI-LASARTE (D-06) 12,3 km ▲

Eguna: 2021eko maitzaren 21ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Anoetako Topo geltoki aurrean.

Distantzia: 12,3 km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA 

Anoetan bildu ondoren, Zorroagatik zehar ospitaleetara eta Oriamendi ingurutik zehar, Galarretara jeitsiko gara. Jauregi jatetxetik berehala, Saretxora baino lehen ezkerretara doan bidetik ( butano biltegia) Hernanira helduko gara. Berehala, Santa Barbara bailara dioen bidetik abiatu, Alberro sagardotegiaren ondotik pasa, Elutxetara doan bidea hartu, bertara heldu eta jatetxearen ondotik, errepidera egingo dugu. Ondoren, Urnietara doan bidetik berrehun bat metro egin ondoren, eskubitara segi eta Plazaola bidetik Lasartera iritsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du.

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean.

3.- Ibiltariok nork bere hamaiketakoa eraman behar dugu. 

4-Baldin eta 6 lagun bahino gehiago bagara talde batean, hau banatua izango da. 

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información