Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK. BERDEAK. GORRIAK. ZURIAK

2021-06-18 08:50

URDINAK

DONOSTIA (Anoeta)-SANTA BARBARA-LASARTE (D-07) 11,3 km ▲▲

Eguna: 2021eko ekainaren 18an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Anoetako Topo geltoki aurrean.

Distantzia: 11,3 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Anoetako Topoaren geltoki aurrean elkartu eta Zorroagatik barrena, Hospitaletara eta Galarretara jarraituko dugu. Jauregi eta Saretxo jatetxeetatik pasa, eta Sta. Barbarako ermitaraino igoko gara.. Bide asfaltatutik bide gurutzera jeitsi eta han erdiko bideari jarraituz, hilerritik barrena, Lasartera iritsiko gara.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK

ERRENTERIA-ZAMALBIDE- TXORITOKIETA-SAN MARKO-ALTZA (P-24) 12,3 km ▲▲

Eguna: 2021eko ekainaren 18an

Ordua: 08:35etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 12,3 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Trenez iritsiko gara Errenderira. Agustinetatik zehar bidea hartu eta bertatik egingo dugu Zamalbiderako igoera. Handik, pista bidez joango gara Txoritokietako gailurrera. Ondoren, San Markoserako bideari ekingo diogu eta gotorlekura igoko gara eta jarraian, Lau Haizetatik zehar, Altza auzora helduko gara, ibilbidea bertan bukatzeko.

GORRIAK

ANOETA-HERNIALDE-ALKIZA-ANOETA (T-07) 11,- km ▲ 

 Eguna: 2021eko ekainaren 18an

Ordua: 08:25etan

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE). 

 Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

 AZALPENA 

Trenez joango gara Anoetera. Ikastola ondoko bidexkatik joan eta jarraian errepidera aterako gara. Hernialde zeharkatu ete mendi bidea hartuko dugu Alkizatik Anoetara doan errepidera iritsi arte. Bertan gorantz egin eta aurreraxeago hartuko dugun bide zidor batetik helduko gara Alkizara. Han herrixka zeharkatu eta berriro pista hartu eta Zumitza baserritik igaro ondoren, beherantz egin eta hurrengo baserrian ezkerreko bidea hartuta, aterako gara Anoetara eramango gaituen errepidera

 GOMENDIOAK

 Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 ZURIAK

OIARTZUN-ARRAGUA-PEÑAS DE ARKALE-GURUTZE-OIARTZUN (B-16) 12,5 km ▲▲▲

Eguna: 2021eko ekainaren 18an

Ordua: 08:35etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 12,5 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Oiartzungo Arraguara Topoz iritsi eta gero, Arragua goikora egingo dugu aurrena eta ondoren eskubitarantz egin, zubi azpitik pasa, eta goruntz beti ere, zalditegi bat eta ehiza eskola eskubitara utzi ondoren , Arkaleko errepidera helduko gara. Bertatik hirurehun bat metro egin eta gero, alde banatan dauden baserrietara helduko gara. Han, ezkerrekoaren azpikaldeko bidetik jarraituko dugu. Mendiko pistatik aurrera egin eta ondoren bide zidor batetik goruntz joango gara ahalik eta Arkaleatze deritzon baserrira iristen garen arte. Bertan, eskubirantz aldapa piko bat igoko dugu eta Beloagako gazteluaren arrastoak dauten tontorrean aurkituko gara. Ondoren, beheraka bide zidorretik lehen, eta ormigoizko bidetik gero, Gurutze auzora helduko gara. Gurutze berri jatetxearen ondoko bidetik zehar, laster batean eskubitara dagoen bidea hartu eta bertatik segituz, errepidera iritsiko gara. Bertatik beheraka egin eta berehala bidea zeharkatu ondoren, mahastiak ezkerretara utzi eta txakolindegiak eskubitara ditugularik jarraituko dugu eta horrela, Oiartzun herriko erdigunera lehenbizi eta azkenik Arraguara itzuliko gara berriro.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak: 

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du. 

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean. 

3.- Ibiltariok nork bere hamaiketakoa eraman behar dugu. 

 Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 


 
 

 
 
 
 
 
 
 
 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información