2022-12-02 08:00
URDIN eta ZURIak
SANTUTXO-SANTA AGEDA-SANTA MARINA-SANTUTXO (T-16) 11,5 km ▲▲
Eguna: 2022eko abenduaren 02an
Ordua: 08:05ean
Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).
Distantzia: 11,5 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez joango gara lehenbizi Tolosara eta ondoren, Santutxora eramango gaituen autobusa hartuko dugu. Haruntza iritsi eta ibiltzen hasi eta berehala dagoen bidegurutzean, Beizamara dioen eskubiko bidetik egingo dugu gorantza Santa Ageda gainera arte. Han, ezkerretako
pista bideari helduko diogu eta bertatik aurrera egingo Santa Marina adierazten duen seinalera heldu arte. Ondoren, mendi bidetik jeitsiko gara Santa Marina deitzen den auzo politteraino . Jarraian, asfaltodun errepidetik itzuliko gara berriro ere Santutxora.
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRI eta BERDEak
GARBERA-SANTIAGOMENDI- ASTIGARRAGA (D-02) 11,1 km ▲▲
Eguna: 2022eko abenduaren 02an
Ordua: 08:50ean
Irteera: Garberako Bus geltokiren aurrean.
Distantzia: 11,1 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Garberako Bus geltokian egingo dugu topo, eta Lau Haizetatik zehar, Txoritokietako lepotik Perurenara helduko gara lehenbizi eta handik, Done Jakue bideko seinaleak jarraituz Santiagomendiraino igoko. Bertako ermitatik pasa ondoren, Astigarragara jeitsiko gara. Hemen bukatu eta bakoitzak hartuko dugu itzulerako nahi duen bidea.
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.