Astelehenero biltzen gara, 11:15etik 13:15era, Udal Musika Eskolan (Atotxa plaza).
Saioa musikari buruzko hitzaldi informatibo batekin hasten da; ondoren, ahots-teknikako lana egiten da, eta, amaitzeko, Gabonetan eta Ikasturte amaierako kontzertuetan interpretatuko diren abestien entseguak egiten dira.
Parte hartzera animatzen zaituztegu; taldean abestea —presiorik gabe, baina egunero hobetzen saiatuz— esperientzia oso aberasgarria da.