Helduen Hitzak lankidetza-hitzarmena du San Telmo museoarekin, ERAKUSKETA IRAUNKORRERA bisita gidatuak eskaintzeko.
55 urtetik gorako pertsonei zuzenduak dira bisitak, doakoak dira, eta ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea museoaren web orrian.
Urritik ekainera bitartean egiten dira, asteartero, goizez zein arratsaldez.
Hauek dira gidak:
Juan Mari Pérez (koordinatzailea), Arrate Pérez, Pilar Mahave, Juan Ignacio Aizpurua, Iñaki Ibarra, Ramón Leturiondo, María Sánchez eta Pili Lassalle.