AITE, GALARRETA, LASARTE (Zabaleta Auzotik)

2023-07-10 08:45 -13:30

Datorren irteera: Aiete - Galarreta - Lasarte ( Zabaleta auzotik)

Eguna: uztailaren 10a, astelehena

Luzera: 9 km

Topagunea: Topalekua (Aiete) 8'45ean.

Bertara heltzeko Bulebarretik 8'25ean ateratzen den Bus 31 har genezake. Autobus honen hurrengo geltokiak hauek dira: Urnieta 6, Larramendi...

Beste aukera bat izango litzateke Bus 19a hartzea; hau, Peñaflorida 6 kaletik 8'30ean ateratzen da eta hurrengo geltokiak Urbieta 6, Larramendi... ditu

Antiguan bizi direnentzat Bus 24a 8'30ean Zumalakarregi 9tik eta Bus 35a Arriola 87tik.

 

Ibilbidea: Topalekutik abiatu eta Oriamendi pasealekutik aurrera Galarretara helduko gara. Merkatal guneak probestuko ditugu komuneko joan-etorria egiteko.

Galarretako biribilgunetik Zabaleta auzora hamaiketakoa hartzera eta amaitzeko Lasarteraino. Gaurkoa eginda.

 

Itzulera Topoz edo autobusez egin daiteke.

Hurrengora arte.

 -----

 

Gaurko, uztailak 10, irteeraren laburpena.

Topalekuan elkartu eta Oriamenditik Galarretara iritsi gara. Hemen, komuneko joan-etorria egiteko, geldiune bat egin dugu.
Segidan, Saretxo eta Zabaleta auzoetatik Lasartera heldu gara. Gure helmuga.
Hamaiketakoa Zabaleta auzoko Arima tabernan hartu dugu.

Luzera: 12 km
Partaideak: 38 lagun
Ikusi arte.  

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información