DONOSTIA ( 7 zubi ) MARTUTENERAINO.

2023-08-07 09:00 -13:30

Datorren paseoa Urumea ibaiaren ertzetik izango da.

Eguna: 2023ko abuztuaren 7an

Ordua: 9etan eta irteera 9'05ean

Topagunea: Kursaal jauregia

Ibilbidea: ibaiaren bokaletik hasita Martutenen amaiera emango diogu.
Ibilbidean zenbait zubi eta pasabide ondotik aurrera eginez, Martutenen buelta emango dugu. Hamaiketakoa Loiolan edo Erriberetan egingo dugu.
Ondoren, Donostiako Erdialdera abiatu eta Kristina-enea parkean amaitutzat emango dugu.

Luzea: 8 km

BATZORDEAREN OHARRA: DATORREN ABUZTUAREN 14an, ASTELEHENA, ASTE NAGUSIA DELA ETA, EZ DUGU IRTEERARIK IZANGO. ATSEDEN EGUNA IZANGO DA.

------------------------------

Hemen dituzue gaurko, abuztuak 7,irteeraren xehetasunak:

Kursaaletik abiatu eta Urumea ibaiaren eskuin aldetik, zazpi zubi pasata, erabaki den azken zubira heldu gara, Astiñene. Zubi bakoitzean argazki bat atera dugu.
Loiolatik Martutenera beste hiru zubi. Azkenean buelta eman eta Loiolako jubilatuen egoitzan hamaiketakoa hartu dugu.
Honaino 9 km.
Bukatutakoan, Mikel Laboa pasabidetik Kristina Enea parkean sartu gara eta hemen elkarri agur esanda amaitu dugu.

Giro ederra. Hiri-ibilbide eroso eta atsegina.
Partaideak: 29 lagun
Luzera: 11 km
Laster arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información