IBILALDIA: ARRAGUA (Oiartzun)-INTXAURRONDO.

2023-02-27 08:35 -13:30

Eguna: otsailaren 27a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean

Luzera: 12 km

Ibilbidea: Arragua auzotik abiatu eta Al Campo ingurutik Errenteriako Fanderia auzoatik pasa. Oiartzun ibaia jarraituz Nafarroa etorbidea zeharkatu dugu Kaputxinoz gaineraino heldu arte.
Handik, Pasai Antxotik aurrera eginez Buenavistaraino eta segidan Herreran egongo gara.
Txaparrenea bidegorria hartu eta Intxaurrondoko Zaharren tabernan amaiera emango diogu gaurkoari.
Honaino 10 km
Hamaiketakoa egin ondoren, Ategorrietan etxera itzultzeko autobusa har genezake edo nahi izan ezkero oinez jarraitu.

Ondo izan.

-------------------------------

Gaurko, hilak 27, irteeraren nondik norakoak.

Dagoeneko Arragua auzoara iritsi garenean elur bustia ari zuen.
Arditurriko bidegorria hartu eta Errenteriako Fanderia auzora abiatu gara.
Niessen merkataritza-gunean geldialdi bat egin dugu komunera joateko. Berriz martxan, Kaputxinoz gainetik Pasai Antxo gurutzatu eta Buenavistan bidegorritik aurrera Herrerara heldu arte. Azken txanpa gelditzen zitzaigun: Txaparrenea bidegorrian sartu Intxaurrondoko Zaharren tabernaraino.
Hemen amaiera eta 10 km eginak.
Hamaiketakoa tamainan, akaso sagardoa eskas baina ardo zuriarekin ordezkatu dugu. Aitzakiarik ez!
Ondoren etxera; batzuk, autobusez eta besteak, oinez.
Batez beste 13 km guztira.
Partaideak: 32 lagun.

Laster arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información