IBILALDIA DONOSTITIK.

2022-12-26 09:00 -13:00

Datorren irteera: Donostia ingurua

Eguna: abenduaren 26a, astelehena.

Ordua: 9etan

Topagunea: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.

Ibilbidea: Bulebarretik porturantz eta Apaizen Paseotik, Paseo Berrira Kursaal zubira heldu arte.
Zurriola Paseotik jarraituko genuke Ategorrietako Ordularietaraino; han, Txaparrenea bidegorrian sartu eta Herrerara. Buelta emanda Intxaurrondoko Zaharren Egoitzan hamaiketakoa hartu ondoren, paseoa amaitutzat emango dugu.

Eguberri on guztioi eta festa zoriontsuak opa dizkizuegu.

-------------------------------

Gaurko, hilak 26, paseoaren laburpena.

Gipuzkoa Plazatik Bulebarrera eta segidan Apaizen pasealekutik barrena, argazki batzuk atera eta, Paseo Berritik Zurriola pasealekura. Okendo kultur etxean komuneko joan-etorria egin dugu eta aurrera.
Ategorrietan Txaparrenea bidegorrian sartu eta Herrerara; han, buelta eman eta Intxaurrondoko Zaharren Egoitzan hamaiketakoa hartu dugu. Jendea gustura gelditu da eta berriketaldi luze bat egin ondoren etxerako bidea hartu dugu.
Goiz atsegina izan da.

Partaideak: 41 lagun
Luzera: 9 km
Hurrengo urtera arte, 2023a.
Izan ondo

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información