2024-03-11 08:05 -13:30
DATORREN IRTEERA: IKAZTEGIETA - TOLOSA
Eguna:Martxoaren 11a, astelehena
Topagunea: Atotxako geltokia (Renfe)
Ordua: 8'05ean eta tren irteera 8'17ean. Helmuga Ikaztegieta.
Luzera: 11 km
Ibilbidea: Ikaztegietako geltokitik abiatuko gara eta eliz ondoan, geldiune bat egingo dugu komunera joateko.
Ondoren, Alegiraino eta hemendik Oria ibaiaren ertzean dagoen bidegorritik gure helmugara, Tolosa.
Tolosa inguruko taberna batean mokadu bat hartu eta etxera itzultzeko Tolosa Erdia tren geltokira joango gara.
Berandutzen bazaigu, kiroldegian autobusa har genezake tren geltokiraino.
-------------------
Hemen duzue gaurko, hilak 11, irteeraren zenbait datu.
Ikaztegietara 9ak puntu- puntuan heldu gara eta taldea bilduta martxan jarri gara.
Eguraldi petrala, euria goian behean. Eskerrak ondo prestatuta geundela.
Alegitik pasatzerakoan herrian sartu eta zenbait etxe berezi ikus ahal izan dugu. Berriz, bidegorrian sartu eta di-da batean Tolosa inguruan geunden.
Honaino 6'5 km
Hamaiketakoa egiteko goizegi oraindik eta gure kidea den Arantxa Mujikak gidatuta Usabal auzora jo dugu kiroldegiko tabernara heldu arte.
Bukatutakoan, etxerako itzulera trenez edo autobusez egin dugu.
Partaideak: 23 lagun
Luzera: 11 km
Ondo segi