INTXAURRONDO-ASTIGARRAGA

2022-10-24 08:50 -13:30

Hurrengo irteera: Intxaurrondo - Astigarraga


Eguna: urriaren 24a, astelehena.

Topagunea: Amara Topo geltokia (Easo)

Ordua: 8'50ean eta Topo irteera 9etan.
Helmuga Intxaurrondo, irteera Sagastieder plaza.

Luzera: 9'4 km

Ibilbidea: Otxoki pasealekutik Garbera merkataritza-gunera helduko gara; han, Putzueta bidea hartu eta Aizkibel harrobia inguratuz Astigarragako Petritegi ingurumarira iritsiko gara.

Hamaiketakoa Astigarragan hartu eta gero, etxera autibusez edo oinez itzuliko gara.
Hemen amaiera.

Urbasa: gogorarazten dizuegu hilaren 28 baino lehen erreserbako 10€ ordaindu behar direla.
Laster arte.

----------------------------------------------

Hemen duzue gaurko irteeraren laburpena :

Sagastieder Plazan 52 lagun elkartu gara eta 20°-ko tenperatura genuen, eguardi partean 22°-ra igo dena. Goiz garbia, tarteka hodei batzuek zipriztindua.

Sagastieder Plazatik abiatu eta Otxoki parketik Garberara heldu gara. Aurrera egin eta Putzueta bidetik Astigarragaraino jaitsi gara. Azpimarratzekoa ikusmira.

Kultur etxean komuneko buelta egin ondoren herriko kaskora zuzendu gara eta gure kide den Juan Mari Perezek Tomas Albaren oroitgarrian azaldu digu nondik nora ezagutu zuen eta gertatutakoa; bukatzeko, gogorarazi digu Sagues Plazak gaur egun bere izena daramatzala

Hamaiketakoa Pastoriza tabernako terrazan hartu eta gero, denok etxera.

Partaideak: 52 lagun.
Luzera: 9'4 km

Urbasa: 10€ erreserba guztiok ordainduta dute. Itxaron zerrendan zaudetenak, ba horixe... itxoin egin behar ea bajarik dagoen.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información