2021-06-28 08:50 -16:00
Hurrengo irteera Arditurrira (Oiartzun) egingo dugu.
Eguna: Ekainaren 28a, astelehena.
Topagunea: Amarako geltokia (Easo).
Ordua: 8,50ean eta tren irteera 9etan.
Helmuga: Oiartzun.
Luzera: 10 km bazkaltzen gelditzen ez direnentzat eta 14/17 km beste guztientzat, itzulera Topoa edo Altzibaren Bus-a hartzen den baitan.
Ibilbidea:Bidegorria hartu eta ibai ertzetik Arditurriko meategia helduko gara, ibildide guztia laua da eta Ugaldetxo, Altzibar eta Ergoien auzoetatik igaroko dugu.
Hamaiketakoa, gutxi gorabehera, 11etan egingo genuke Tolaren, Arraguatik 5 km-etara dago; ondoren, bazkaltzen gelditzen ez direnak Topora itzuliko lirateke guztira 10 km eginda.
Beste guztiak aurrera egingo genuke Arditurriraino eta berriz Tolarera itzulico ginateke bazkaltzera.
Gogorarazten dizuegu bazkaltzen gelditzeko izena eman behar dela hilak 25a baino lehen whatsapp-en erreserba egin ahal izateko.
Ondo izan
----------------------------------------
Gaurko Arditurriko ibilaldia zoragarria izan da.
Naturaren edertasuna bere une gorenean ikusi, entzun, usaitu... ahal izan dugu: uraren soinua, inguruko berdetasuna eta nola ez, tunelak.
Tolareko bazkaria eta gure arteko giroa ezin hobea. Denok pozarren.
16 partaide eta 19km eginak.