TOPALEKU-GALARRETA-LASARTE.

2024-01-22 08:45 -13:30

Datorren irteera: Aiete - Galarreta - Lasarte ( Zabaleta auzotik)

Eguna: urtarrilaren 22a, astelehena

Luzera: 9 km

Topagunea: Topalekua (Aiete) 8'45ean.

Bertara heltzeko Bulebarretik 8'25ean ateratzen den Bus 31 har genezake. Autobus honen hurrengo geltokiak hauek dira: Urnieta 6, Larramendi...

Beste aukera bat izango litzateke Bus 19a hartzea; hau, Peñaflorida 6 kaletik 8'30ean ateratzen da eta hurrengo geltokiak Urbieta 6, Larramendi... ditu

Antiguan bizi direnentzat Bus 24a 8'30ean Zumalakarregi 9tik eta Bus 35a Arriola 87tik.

 

Ibilbidea: Topalekutik abiatu eta Oriamendi pasealekutik aurrera Galarretara helduko gara. Merkatal guneak probestuko ditugu komuneko joan-etorria egiteko.

Galarretako biribilgunetik Zabaleta auzotik Lasarteraino hamaiketakoa hartzera. Gaurkoa eginda.

 

Itzulera Topoz edo autobusez egin daiteke.

Hurrengora arte.

----------------------

Gaurko, urtarrilak 22, irteeraren laburpena:

Topalekutik 9ak aldera taldea bildu eta atera gara. Ordubete baino lehenago Galarretan geunden.
Komuneko sartu-irtena egin ondoren Sorgintxuloruntz jo dugu. Zabaleta auzoan beste geldiune bat egin eta bertako frontoian taldeko argazki bat atera dugu.
Beherantz egin eta Andoainera doan bidegorritik aurrera metro batzuk eginda, Kotxerasen atera gara ( Txartel hotelaren inguruan).
Oria ibai ertzetik Hipodromoaren zubiraino eta azkenik Okendo plazatik Zaharren Egoitzara iritsi gara.

Hamaiketakoa bukatutakoan itzulerako bidea hartu dugu; batzuk autobusez eta gehienok Topoz.

Partaideak: 52 lagun
Luzera: 13 km
Laster arte.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información