2024-06-17 08:40 -16:30
Datorren irteera: Zumaiako dunak, padurak eta hiruhileko bazkaria.
Eguna: ekainaren 17a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Zumaia
Luzera: 12 km
Ibilbidea: geltokitik irten eta Basusta bidea hartuko dugu. Herriko kaxkoa utzi eta baso txiki bat gurutzatuta Urola ibaiarekin egingo dugu topo. Itsas behera izango dugunez Beduako irlak eta bertako hegaztiak ikus ahal izango ditugu.
Ondoren, Artadi auzoa goiko aldean dugula, bidegorritik aurrera trenbideko zubitik pasako gara. Toki aproposa arraunlariak eta piraguistak ikusteko eta txalotzeko.
Behin itsas kiroldegira iritsita Santiago hondartzara joko dugu eta Zuloaga museora heldu aurretik ezkerretara eginez dunak eta padurak begiztatuko ditugu.
Segidan, herritik pasata itsasargira hurbilduko gara eta amaitzeko Itzurun hondartzatik San Telmo ermitara, bertatik hain ezagunak diren Flyschak miretsiko ditugu.
Bazkaria 13'30ean izango dugu. Gogoratu aldez aurretik izena eman beharko dugula.
Zuzenean bazkaltzera zoaztenok, Amara geltokian (Easo) 12'20ean trena har dezakezue, iritsiera 12'59ean.
Itzulera kostaldeko trenean egingo dugu.
Laster arte.
-----
Gaurko, hilak 17, irteeraren xehetasunak:
Zumaira 9'30ean heldu gara eta taldea bildu ondoren Bedua aldera abiatu gara. Tenperaturari dagokionez, laster 25°ak harrapatu ditugu.
Urola ibaiak bere altzoan hartu gaitu, lasai, bare. Ongietorri dotorea eskaini digu. Segidan, Santitxoko dunen zehar ibili gara. Herrian sartu eta itsasargiraino, 1960an bizitza galdu zutenen oroigarria ikus ahal izan dugu.
Azkenik, Itzurun hondartzara hurbildu eta gure kostaldeko paisai paregabea miretsi eta, San Telmo ermitara igo gabe ezin utzi.
Kupela jatetxean ederki bazkaldu eta gero, etxera itzuli gara.
Partaideak: 68 lagun
Luzera: 12 km
Batzordeak benetan eskertzen dizue izan duzuen keinua eta pentsatu dugu jasotako dirua hobe dela udazkenean egingo dugun irteeran erabiltzea. Mila esker