Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2021-12-17 07:55

ZURI eta URDINAK

HERNANI-URNIETA-AZKORTEKO baseliza-LASARTE (D-21) 11,- km ▲▲

Eguna: 2021eko abenduaren 17ean

Ordua: 07:55ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Trenez joango gara Hernanira. Bidegorritik abiatuko gara eta aurrerago bidegurutzean tuneltxo baten azpitik pasa eta gorantza doan bidetik helduko gara Urnietara. Ikastola aurretik igaro eta aurreraxeago eskubitara hartuko dugu errepidera iritsi arte. Berehala, Azkorteko ermitara jartzen duen bideari helduko diogu eta aldapan gora eginez helduko gara bertara. Jarraian, Lasartera dioen pista bidetik jeisten hasiko gara eta baserri bat eta pabeiloi batzuen ondotik pasa eta Plazaolara doan errepidera iritsiko gara. Plazaola bidea eskubitara utzi eta ondoko bidetik jarraituko dugu Oria auzoruntz. Ondoren, ezkerretara hartu, Oriako elizara arte joan, eta han errepidea zeharkatu ondoren, ibai ertzeko bidegorritik Lasarteraino helduko gara.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRI eta BERDEAK

ORDIZIA-LAZKAOMENDI-ATAUN- LAZKAO-BEASAIN (G-02) 14,3 km ▲▲

Eguna: 2021eko abenduaren 17ean

Ordua: 07:55ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 14,3 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Norteko geltokian elkartuta gara. Ordizira iritsi eta Oiangura doan bidea hartuko dugu Goierriko instituaren ondoko bidetik. Aldapatxoak igoz Lazkaomenditik pasa, eta Abalin baserri ondotik igaro eta Amundarain adierazten duen pista bidetik Ataun San Martinera helduko gara. Han, eliza atzetik doan bidea hartu eta Agauntza ibaiari jarraituaz iritsiko gara Lazkaora. Gero bidegorrian zehar Beasainerako bidea egingo dugu.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du. 

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, edo bi metroko aldea gorde gure artean.

 Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información