2025-05-23 08:00
URDINAK eta ZURIAK
ITSASONDO - URKI - BEROSTEGI - ITSASONDO (G-15) 10 KM ▲▲
Eguna: 2025eko maiatzaren 23an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Distantzia: 10 km
Zailtasuna: ▲▲
OHARRA: Ez da pintxorik izango, norberak hamaiketakoa eraman behar du
AZALPENA
Trenez iritsiko gara Itsasondora eta herrira joateko zubia pasa ondoren, elizarantz abiatuko gara. Parrokiaren ondoko bide asfaltatutik hasiko gara aldapan behetik gora. Horrela joango gara denboralditxo batez ahalik eta bide ertzean eskubitara Urki seinalera arte. Pista bidea hartuko dugu, gorantz eginez beti ere. Aurrerago, bidea bitan banatzen da baina guk ezkerrekoa utzi eta etorritako bidetik jarraituko dugu. Laster Urki iturria ikusiko dugu eta baita Urkierrota etxea ere. Handik berehala helduko gara Urki deritzan auzo txikira, non Santa Krutz ermita eta bizpairu etxalde dauden. Ermitaren ondotik hasiko gara poliki poliki aldapa beherantz jeisten, eta horrela Legorretako auzo txiki bat den Berostegira helduko gara. Bertatik, errepide ondoko bidegorria hartu eta berriro Itsasondora joango gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDEAK eta GORRIAK
ZARAUTZ - ASKIZU - SAN MIGUEL DE ARTADI - ZUMAIA (K-04)
12,1 KM ▲▲
Eguna: 2025eko maiatzaren 23an
Ordua: 08:10ean
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Distantzia: 12,1 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez Zarautza iritsi ondoren, kostaldeko Santio bidea hartu eta Santa Barbaratik aurrena, eta San Prudentzio ingurutik pasa eta gero, Askizuko auzora helduko gara. Aurrera egin eta jarraian dagoen bidegurutzean ezkerretako bidetik joango gara. Eukaliptusen basotxo bat eta mahasti batzuek igaro ondoren, eskubitara egiten duen bidetik segi eta bertatik goitik behera eginez Artadiko San Migelen eliza eta auzora iritsiko gara. Handik errepideari jarraituz Zumaiara jeitsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.