Beste Jarduera Batzuk

Beste Jarduera Batzuk

ARDURADUNAK:


Jardueraezberdinenarabera, bazkideezberdinak, batez ere Zuzendaritzarenak, nahiz eta batzutanhorrelaez izan.


 


BESTE JARDUERA BATZUK


 "HELDUEN HITZA"KONTAKIZUN LABURREN LITERATURA LEHIAKETA:urtero antolatzen da leihaketa literario bat, euskarazko zein gaztelaniazko bertsioan. Hizkuntza bakoitzean lehenengo saria eta akzesit bat eman ohi dira. Bazkideek baino ezin dute parte hartu.


TEKNOLOGIA BERRIEI BURUZKO IKASTAROAK:hainbat ikastaro antolatzen dira, eta bazkideen premien araberako iraupena izaten dute: programa informatiko gutxi-asko berrien erabilera, sakelako telefonoen erabilera, tabletak... Adineko pertsonekin zerikusia duten gaiak ere lantzen dira.


"LAGUNKOIA" EUROPAR PROGRAMA: Helduen Hitzak hasieratik beretik parte hartu du Donostiako Udalak atxikimendua jaso duen Europar Proiektuari. Donostia izan zen, hain zuzen ere,  Adineko Pertsonekin Lagunkoiak diren Hirien Sarea izeneko sarean sartu zen Estatuko lehenengo hiria. Hiri lagunkoi bat adin guztietako pertsonentzat diseinatutako hiri bat da, ez bakarrik adineko pertsonentzako diseinatua.


BISITA GIDATUAK SAN TELMO MUSEOAN: asteartetan, bisita gidatuak adineko pertsonei zuzenduak izaten dira doan: gure elkarteko bazkideak izaten dira gida lana egiten dutenak.


Donostiako Udaleko KONTSEILU SEKTORIALETAN PARTE HARTZEA (Gizarte Ekintza eta Mugikortasuna).


EHUko UDAKO IKASTAROAK: diru laguntzekin parte hartzen dugu EHUn antolatu ohi den ADINEKO PERTSONEI buruzko ikastaroan.


ELIKAGAIEN BANKUA: urtero premia duten pertsonentzako elikagaien bilketa handi batean parte hartzen dugu; Gabonen aurretik izan ohi da bilketa.


ALDIAN BEHINGO BESTE JARDUERA BATZUK: Bisita gidatuak, Udalarekin lankidetzan "Datuen Behatokia", helduekin erlazionatutako gaiak...


 

 

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información