HERNANI-URNIETA-AZKORTE-ORIA-LASARTE (D-21) 11,- km ▲▲

2020-01-17 08:25

BERDE eta URDINak

Eguna: 2020ko urtarrilaren 17an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

 

AZALPENA

Trenez joango gara Hernanira. Bidegorritik abiatuko gara eta aurrerago bidegurutzean tuneltxo baten azpitik pasa eta gorantza doan bidetik helduko gara Urnietara. Ikastola aurretik igaro eta aurreraxeago eskubitara hartuko dugu errepidera iritsi arte. Berehala, Azkorteko ermitara jartzen duen bideari helduko diogu eta aldapan gora eginez helduko gara bertara. Jarraian, Lasartera dioen pista bidetik jeisten hasiko gara eta baserri bat eta pabeiloi batzuen ondotik pasa eta Plazaolara doan errepidera iritsiko gara. Plazaola bidea eskubitara utzi eta ondoko bidetik jarraituko dugu Oria auzoruntz. Iritsi baino lehen eskubitara dagoen xenda batetik baratza multzo bat pasa eta azkenik Txartel hotelera jeitsiko gara. Ondoren, ezkerretara hartu, Oriako elizara arte joan, eta han errepidea zeharkatu ondoren, ibai ertzeko bidegorritik Lasarteraino helduko gara.

 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información