Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK. BERDEAK. GORRIAK. ZURIAK

2021-02-26 08:50

URDINAK

DONOSTIA (Ibaeta)-IGARAKO KANPIÑA-IGELDO (MURGILDIK)-IBAETA (D-25) 11,- km ▲▲

Eguna: 2021eko otsailaren 26an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Espiritu Santuko parrokiaren sarrerako ate aurrean.

Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Espiritu Santuko parrokiaren sarrerako ate aurrean izango da ibilaldiaren abiapuntua. Handik Igarako kanpineraino jarraitu eta bertara heltzean, Murgil bidea deritzana hartuko dugu Igeldoko kanpinera iristeko.( Donostiako klasikan txirridulariek igotzen dutena). Gero Igeldo auzora heldu eta bertako Herri Eskolaren atzeko bidetik, ( Pilotegitik) ) goitik beherako aldapa pikotik, Aristieta eta beste Landetxeetatik zehar, berriro Ibaeta auzora jeitsiko gara.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK

DONOSTIA (Iglesia del Antiguo)-RECORRIDO NO HABITUAL POR DONOSTIA (D-23) 14,5 km ▲▲

Eguna: 2021eko otsailaren 26an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Antiguoko Matia kalean dagoen elizaren aurrean

Distantzia: 14,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Antiguoko Matia kalean dagoen elizaren aurrean elkartu ondoren, Haizearen Orrazira egingo dugu aurrena. Bertatik itzulia egin eta Lourdes Txikiko leizera joango gara. Handik beherakoan, La Sirena aterpetxetik eta Zubimuxu parketik pasa eta Olarainera (colegio mayor) joango gara. Handik, Pakea zentro aldera igo lehenik, eta berriro beherantz egingo dugu egun Euskaltzaindiko egoitza den baserrira. Jarraian, errepidea gurutzatu eta Lorea auzotik eta Zarautz ibilbidetik, Benta Berrira eta gero Heriz pasealekurantz egingo dugu. Kale honetatik zertxobait goruntz igo eta Gantxegi kalea zeharkatu ondoren, berriro ere goruntz egin eta Muntora helduko gara. Eskubitara egin eta Aieteko anbulatorio berriaren ondoko harmailak jeitsi eta bialetik Amara Plaza hotelera iritsiko gara. Azkenik,Urumea ibaiaren ondotik Donostiako erdigunera helduko gara.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK

DONOSTIA (Okendo)-TXORITOKIETA- ASTIGARRAGA (D-04) 11,2 km ▲▲

Eguna: 2021eko otsailaren 26an

Eguna: 2021eko otsailaren 26an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Okendoko kultur etxe aurrean.

Distantzia: 11,2 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Okendoko Kultur etxean elkartuko gara, Ondoren, Ategorrietatik zehar Intxaurrondo aldera egingo dugu aurrena eta Ametzagainako parkera ondoren. Bertatik zehar Garberara helduko gara. Jarraian, Lau-Haizetatik igaro eta Txoritokietara igo ondoren, gailurretik gertu ezkerretara dagoen xenda hartu eta Astigarragara jeitsiko gara.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK

DONOSTIA (Anoeta)-ERRONDO-AÑORGA- ITSASALDE-AÑORGA-DONOSTIA (P-25) 10,4 km ▲▲

 Eguna: 2021eko otsailaren 26an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Anoetako Topo geltoki aurrean.

 Distantzia: 10,4 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Anoetan elkartu ondoren, Errondo gainera igo eta ikastetxe alemanaren aurretik igaroaz Añorgarako jeitsiera egingo dugu. Han errepidea gurutzatu eta Itsasalde jatetxeraino igo lehenbizi, aurrera egin eta Aingeru Zaintzailetik datorren bidegurutze parean, ezkerretara egingo dugu eta abeltegi baten ondotik hasiko gara jeisten berriro ere Errekaldeko bidegorrira arte. Gero,Añorga auzotik zehar bidegorriari jarraituz helduko gara Donostiako Antigua auzora.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak: 

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du. 

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean. 

3.- Ibiltariok nork bere hamaiketakoa eraman behar dugu. 

4-Baldin eta 6 lagun bahino gehiago bagara talde batean, hau banatua izango da. 

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información