Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2021-10-08 08:00

ZURI eta BERDEak

TOLOSA-IZASKUN-IBARRA- BELAUNTZA-LEABURU-TOLOSA (T-10) 13,2 km ▲▲▲

Eguna: 2021eko urriaren 08an

Ordua: 08:00etan

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 13,2- km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA 

Trenez Tolosara iritsi ondoren, Arramaleko auzotik zehar Samaniego ikastetxera heldu eta aurrean daude panelen ondoko bidea hartu, aurrera egin eta baserri eta errota baten ondotik eskubitara doan bidetik egingo dugu goruntz. Aurrerago segi eta bidegurutzean ezkerretara lehenbizi eta jarraian eskubitara egingo dugu. Aska baten ondotik igaro eta laster, marka txuri eta horiei jarraituz Izaskungo ermitara helduko gara. Segidan, errepidez jeitsiko gara Ibarrara. Parroki ondoko bidegorritik aurrera egin eta ibai ertzetik jarraituz San Joseren ermitara helduko gara. Ondoren, Belauntzara bide lasterretik igoko gara eta Leaburura berriz errepidetik. Jarraian, behera egin eta San Sebastian ermitaren ondoko pista bidetik zehar helduko gara Tolosaren erdigunera.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRI eta URDINak

ZARAUTZ -SANTA BARBARA-GETARIA-ZARAUTZ (K-03) 12,3 km ▲▲

Eguna: 2021eko urriaren 08an

Ordua: 08:10etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 12,3 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara Zarautza. Donejakue bideari helduko diogu eta Santa Barbarara igoko gara. Mahastietako bideari jarraituz Garate gainera doan errepidera iristean, beherantz eginez Getariara ailegatuko gara. Herria zeharkatu eta San Anton tontorrera (arratoira) igoko gara. Ondoren, Zarautzerako bidea itsasertzeko bidetik egingo dugu.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak: 

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du. 

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean. 

 

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 

 

 

 


 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información