ZARAUTZ-ASKIZU-SAN MIGUEL DE ARTADI-ZUMAIA (TALDE GUZTIAK elkarrekin)

2019-03-15 08:40

ZARAUZ-ASKIZU-SAN MIGUEL DE ARTADI-ZUMAIA  (K-04)  12,1 km   ▲▲

 
TALDE GUZTIAK batera bazkariarekin 

Eguna: 2019ko martxoaren 15ean

Ordua: 08:40an

 
Irteera: Easo plazako Euskotren geltokian

 
Distantzia: 12,1 km 


Zailtasuna:   ▲▲


AZALPENA

Trenez Zarautza iritsi ondoren, kostaldeko Santio bidea hartu eta Santa Barbaratik aurrena, eta San Prudentzio ingurutik pasa eta gero, Askizuko auzora helduko gara. Aurrera egin eta jarraian dagoen bidegurutzean ezkerretako bidetik joango gara. Eukaliptusen basotxo bat eta mahasti batzuek igaro ondoren, eskubitara egiten duen bidetik segi eta bertatik goitik behera eginez Artadiko San Migelen eliza eta auzora iritsiko gara. Handik errepideari jarraituz Zumaiara jeitsiko gara.

 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Hamaiketakoa norberak berea eraman behar du (ez dugu pintxoa jateko tabernarik)

 

Bazkariaren prezioa 12 euro

Ahal baduzue, diru-kopuru zehatza ekarri 

  
Izen ematearen amaiera  azteazkenean, martxoak 13, izango da.

 
Bazkarirako izena emateko Okendon:   
 

Mariaje Lizarazu, Mentxu Argarate eta Antton Arruti


Bazkarirako izena emateko Topalekuan:  

Karmen Zubiaurre y Jon Puy
 
 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información