Idazteko Tailerra

Idazteko Tailerra

Jendea idaztera bultzatzea da tailer honen helburu nagusia. Orri zuriaren aurrean sentitzen dugun beldurra gaindituko dugu, eta gure bizipenetatik abiatuko gara kontakizun laburrak idazteko. Proposamen berezi eta atseginen bitartez aterako dira argitara gure baitan gordeta ditugun irudimena eta sormena. Tailerraren alderdi praktiko horrekin batera, beste atal bat ere izango dugu, guztiz bizia: zaletasun bera duten pertsonen arteko solasaldiak. Hainbat egileren lanak irakurriko ditugu, eta etengabe jardungo gara hizketan eta eztabaidan; era horretara sortuko da istorio onak sortzeko beharrezkoa den giro magikoa.


Nola? Teknika narratiboaren funtsezko gaiak lantzen :                                                                                                                                                     


Ø  Perspektiba (istorio oro kontatzeko beharrezkoa den ikuspegia)


Ø  Pertsonaiak (izena, deskribapena eta izaera)


Ø  Egitura (kontatu nahi dugunaren antolamendua)


Ø  Berridazketa (idatzitakoa aztertu eta zuzentzea)

 

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información